asociacion-opce-euskadi-congresos-sanitario

Euskadi denon artean egiten dugu

“Euskadi denon artean egiten dugu” lemapean, OPCE tik, Biltzar eta Ekitaldien Antolatzaile profesionalen Euskadiko elkartetik, Araba eta Gipuzkoako medikuntza sektoreari gure esker ona eman nahi izan diogu, azken urteotan, kongresuak sustatzeko egin duen lanarengatik. Pasadan urtean Bilbon hasitako kanpainak, Euskadin ekitaldiak antolatu nahi dituzten medikuntza sektoreko profesionaleei, ekitaldiak modu arrakastatsuan antolatzeko  eskarmentu handiko sektore profesional gaitua  dagoela jakinaraztea du helburu.

Eskoriatza Eskibel Jauregia aukeratu zen Uztailaren 13 an, Arabako medikuntza sektoreko ordezkariei harrera egiteko. OPCE elkarteko ordezkariek eta bere empresa- kideek, Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia eta Basquetourrekin batera, bertaratutakoei ongi etorri eman zien. Ondoren, showcooking-az eta bertako bi sukaldariburuk egindako menu bereziaz gozatu ahal izan zuten guztiek.

asociacion-opce-euskadi-congresos-sanitario2Gipuzkoako medikuntza sektoreari ere, azken urteotan sustatu dituen hainbat ekitaldi eta kongresu direla eta, elkartetik, gure esker ona adierazi nahi izan  diogu, uztailaren 14 ean antolaturiko ekitaldiaren bitartez. Honetan ere, Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Basquetourren partehartzea izan genuen. Irteera puntua Kursala izanik, jarraian, Pasaiko Albaola itsas Kultur Faktoria ikustera abiatu ziren, non XVI.mendeko San Juan baleontziaren kopia eraikitzen ari bait dira. Han bertan, menu bikain bat dastatu eta ekitaldiari amaiera emanez, Katamaranean  Donostiako Badiatik zehar ibiltzeko aukera izan zuten.

About "Asociación OPCE"

No Comments

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.