XEDEA
Euskadi eta bere enpresak MICE (Batzarrak, Pizgarriak, Konferentziak eta Erakustaldiak) erreferente bihurtzea.
OPCE VASCA elkarteak batzar eta ekitaldien antolaketan espezializatutako enpresak biltzen ditu, guztiak beren ezaugarrien bermearekin: profesionaltasuna, esperientzia, operatibotasuna, ekintzailetza, sormena, berrikuntza, iraunkortasuna, eraginkortasuna…
Enpresa horiek beren proiektuekin liluratzen dira eta lilura hori beren bezero, laguntzaile eta langileei transmititzen diete.
Erabakiak hartzen dakiten enpresak dira, eta, gainera, oso kalitate handia eskaintzen dute zerbitzuen kudeaketan.

Helburuak
- Euskadi MICE eremuan bultzatzea, ekitaldiak, batzarrak, bilerak, konbentzioak eta erakustaldiak antolatzeko eta egiteko leku egoki bezala.
- Elkartea osatzen duten BEAPen (Batzar eta Ekitaldien Antolatzaile Profesionalak) interesak ordezkatzea.
- Elkarteko enpresak indartu eta bereizten dituen marka-irudi bateratu bat proiektatzea.
- Elkarteko enpresek eskaintzen dituzten zerbitzuen kalitatea bultzatzea.
- Elkarteko enpresen arteko lankidetza eta harremanak sustatzea.
Zuzendaritza Batzordea
Presidentea: Onofre Vicente
Presidenteordea: Berta Alonso
Idazkaria: Mikeldi Uribe-Etxebarria
Diruzaina: Yolanda Guerediaga
Batzordekideak: Maite Aizpuru, José Bonilla, Nahia Egaña, Matilde Elexpuru
Kide laguntzaileak ordezkatzen dituen batzordekidea: Amaia Aseguinolaza