OPCE TRAINING DAY 2023

Bihar, ekainak 27, Bilboko Euskalduna Jauregian, OPCE TRAINIG DAYren bosgarren edizioa egingo da: “Balioa, esperientzia eta profesionaltasuna emanez”. Euskadiko Kongresu eta Ekitaldien Enpresa Antolatzaile Profesionalen Elkarteak antolatzen du topaketa hori, eta 2018an hasi zen ospatzen, urtero lurralde batean txandakatuz.

Ekitaldiak antolatzen eta eskatzen dituzten erakundeei eduki praktikoa emateko diseinatuta dago ekitaldia. Landuko diren gaien artean daude, besteak beste, kongresu eta ekitaldietan adimen artifiziala erabiltzea, edukia eta parte-hartzaileak babesteko zibersegurtasun-sistemek duten garrantzia, Visual Thinking-aren bidez kongresuak planifikatzeko modua, edo biltzarrek eta ekitaldiek lurralde-garapenari egiten dioten ekarpena. Azkenik, edozein kongresuren helburuan nola berritu hausnartuko dugu.

Amaitzeko, Raquel Rodríguez de Arymuxen eskutik esku-hartze artistiko bat izango dugu, mugimenduaren, adierazpen artistikoen eta hauek biltzarretan erabiltzearen garrantzia ikusarazteko.

Hauek dira topaketa hau ahalbidetzen lagundu duten erakundeak: Basquetour (Turismoaren Euskal Agentzia), Bilbao Turismo (Bilboko Udala), Ekonomi Sustapen Saila (Bizkaiko Foru Aldundia) eta Euskalduna Jauregia.

MICE sektorean interesa duten erakunde guztiak (Meetings, Incentives, Conferences and Exhibitions) gurekin bat egitera animatzen ditugu.

About "Asociación OPCE"

No Comments

Comments are closed.