XEDEA

Euskadi eta bere enpresak MICE (Batzarrak, Pizgarriak, Konferentziak eta Erakustaldiak) erreferente bihurtzea.

OPCE VASCA elkarteak batzar eta ekitaldien antolaketan espezializatutako enpresak biltzen ditu, guztiak beren ezaugarrien bermearekin: profesionaltasuna, esperientzia, operatibotasuna, ekintzailetza, sormena, berrikuntza, iraunkortasuna, eraginkortasuna…

Enpresa horiek beren proiektuekin liluratzen dira eta lilura hori beren bezero, laguntzaile eta langileei transmititzen diete.

Erabakiak hartzen dakiten enpresak dira, eta, gainera, oso kalitate handia eskaintzen dute zerbitzuen kudeaketan.

opce-vasca

Helburuak

  • Euskadi MICE eremuan bultzatzea, ekitaldiak, batzarrak, bilerak, konbentzioak eta erakustaldiak antolatzeko eta egiteko leku egoki bezala.
  • Elkartea osatzen duten BEAPen (Batzar eta Ekitaldien Antolatzaile Profesionalak) interesak ordezkatzea.
  • Elkarteko enpresak indartu eta bereizten dituen marka-irudi bateratu bat proiektatzea.
  • Elkarteko enpresek eskaintzen dituzten zerbitzuen kalitatea bultzatzea.
  • Elkarteko enpresen arteko lankidetza eta harremanak sustatzea.

Zuzendaritza Batzordea

Presidentea: Onofre Vicente

Presidenteordea: Berta Alonso

Idazkaria: Mikeldi Uribe-Etxebarria

Diruzaina: Yolanda Guerediaga

Batzordekideak: Maite Aizpuru, José Bonilla, Nahia Egaña,  Matilde Elexpuru

Kide laguntzaileak ordezkatzen dituen batzordekidea: Amaia Aseguinolaza

Deskargak

Descargar en pdfElkartearen Estatutuak (erderaz)
Descargar en pdfElkartearen kode etikoa (erderaz)