Gasteizen ospatuko da OPC Espainiako 37. Kongresu Nazionala datorren urtean

Euskal hiriburua turismoaren eta ekitaldi profesionalen epizentroa izango da 2025ean.

Gasteizen egingo da Kongresuen Antolatzaile Profesionalen 37. Kongresu Nazionala (OPC España) 2025ean. Ekitaldi aipagarri honek estatu osoko ekitaldien industriako profesionalak bilduko ditu, eta aukera paregabea eskainiko du euskal hiriburuak helmuga turistiko gisa duen potentziala aztertzeko eta garrantzi handiko ekitaldiak egiteko.

Otsailaren 22tik 24ra Palexcon (A Coruña) egiten ari diren Kongresuen Antolatzaile Profesionalen 36. Kongresu Nazionalaren barruan egin da iragarpena. Gasteizek Galiziako hiriaren lekukoa hartuko du, Espainiako ekitaldien antolatzaile profesionalentzako topaketa garrantzitsuena den hurrengo edizioa antolatzeko.

Onofre Vicente OPCE Euskadiko presidenteak eta Javier Estebaranz Vitoria-Gasteizko Udaleko Turismo Zerbitzuko buruak hartu dute lekukoa, eta, bide batez, bertaratutako guztiak gonbidatu dituzte Euskal Herriko hiriburura, 2025eko kongresu hau dela eta. Hiriak MICE sektoreko profesionalak hartuko ditu, eta kongresuak ospatzeko eta orokorrean turismorako Gasteizek duen edertasuna eta aukera anitzak erakusteko aukiera paregabea izango da.

Era berean, María Nanclares Turismo zinegotziak eta Cristina González diputatuak, A Coruñan proiektatutako bideo baten bidez, gonbidapena luzatu die bertaratutako guztiei Gazteiz bisitatzeko, eta Gasteizek turismorako eta biltzarrak ospatzeko duen ahalmena azpimarratu dute, hiriko hirigune historikoaren bihotzean dauden Europa Biltzar Jauregiko edo Villa Suso Jauregi errenazentistako azpiegitura moderno, eroso eta jasangarriak nabarmenduz.

2012an Europako Green Capital izendatu izanaz gain, Gasteizek azpiegitura modernoa, iraunkorra eta kalitate handiko zerbitzuak eskaintzen ditu, ekitaldien antolatzaile zorrotzenen beharrak asetzeko. Hiriak kongresuetarako instalazio abangoardistak, hotel gaitasun handia eta gastronomia aparta ditu, eta era guztietako topaketak egiteko leku ezin hobea da.

OPC Espainiak Gasteizen egingo duen 37. Kongresu Nazionala leiho paregabea izango da hiriak duen potentzial turistikoa ikusarazteko. Parte hartzaileek euskal hiriburuaren xarmak aztertzeko eta gasteiztarren abegi ona bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.

Biltzarrak negozio-bolumena handia duen enpresa-sektorea biltzen du; 2023ko ekitaldian 13.000 milioi eurokoa izan zen. Kongresuak hazten jarraitzen du, eta bertaratzen direnei maila goreneko hizlariekin ezagutza eguneratzeko aukera emango die, ideiak, kezkak eta jardunbide egokiak partekatzeaz gain.

Scroll to Top